XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doinua: Ikusten duzu goizean. Manukorta.
Kanporaketetan ari,
gogoz heldurik lanari,
naiz ta gaur Bilbon erori,
barkazazute huts egiterik
egin badiot inori,
jaso det txalo ugari
neretzat ona da hori,
eskerrik asko danori.

Doinua: Kantore herri xarmant batzuek Enbeita.
Txapel atzetik nor joango den
laster dago idatzita,
ez zait aztuko Bilbo hontara
gaur egin dudan bisita,
nerbio pila izanagatik
egiz ez nago etsita,
sufrimentuak merezi dute
zuen poza ikusita.(bis).

Doinua: Barruan degun dena ematen Murua.
Zezaken hura garbi eskaintzen
saiatu gera bakoitza,
ta zuek ere neurri berean
egin dezute eskaintza,
tristura gabe baizikan pozik
egingo nuke nik hitza,
barruan dedan kalbario hau
gaur bukatuko balitza.